Luzatu egin dute Legazpiko igogailu publikoen ordutegia
Astelehenetik aurrera, 07:00etan jarriko dira martxan, 24:00ak arte.

Legazpiko Udalak luzatu egin du herriko hiru igogailu publikoen ordutegia. Astelehenetik aurrera, 07:00etatik 24:00ak arte daude martxan. Herritarren eskariari erantzunez egin dute ordutegi luzapena.
Legazpin hiru igogailu publiko daude: Latxartegitik Juanastegira bitartean, Juanastegitik San Ignaziora, eta Laubidetik Urtatzara.