Marimurumendi, beteago
Ehunmiletako hiru probetan txikiena izena hartzen ari da urtez urte. Lasterketa irekia izango da, 2019ko podiumean izandako inork ez baitu errepikatuko. Gazte asko sartu dira.

Maratoia hitzak konnotazio gogorra badu ere, Ehunmilak lasterketako hiru probetan motzena da MariMurumendi, eta urtetik urtera hazten eta indartzen ari da berau. Askok Ehunmilen munduarekin duten lehen kontaktu bezala hartzen dute, gero beste bi proba luzeagoetara salto egin aurretik. Horri esker, proba honetan korrikalari berriak izaten dira urtez urte. Eta aurten, inoiz baino nabariagoa izan da belaunaldi aldaketa, oso korrikalari gazteak baitaude izena eman dutenen artean.
Marimurumendi Maratoiak 42,19 kilometroko luzera eta 2.300 metroko desnibela duen ibilbidea egiten du Goierrin barrena. Beasainen hasi (08:00) eta bukatuta, korrikalariak Usurbe, Murumendi, Pagorriaga, Kizkitza, Atxurtza, Izazpi eta Arria- ranen barrena ibiliko dira. Ibilbide horren %5 egin beharko dute asfalto gainean, %35 pistetan, eta gainontzeko %60 mendi bideetan ariko dira. Aurreneko korrikalariek hiru ordu eta erdi eta lau ordu bitartean bukatuko dute proba, eta gehienezko muga zortzi ordukoa izango da.
Proba horretako markarik onenak Samuel Davilak 2019an egindakoa (3.29-18) eta Ingrid Ruizek 2018an ondutakoa (4.24.30) dira. Asteburuko eguraldiaren baldintzek eragin handia izango dute marka ho- riek hobetu ala ez erabakitzera- ko garaian. Astean zehar eguraldi hezea espero da, eta igandean bertan ere prezipitazioak egin ditzake. Eguzkirik, behintzat, ez da espero. Mendia lokaztuta topatuko dute, beraz.
Korrikalari kopurua gora
Iaz 265 korrikalaritara mugatu zuten probako parte-hartzaile kopurua; aurten, aldiz, 350era igo dute. Ia 100 dortsal gehiago banatu dituzten arren, oso denbora dutxian amaitu ziren denak, eta jendean itxaron zerrendan jarraitzen du. Irteeran izango dira Unai Dorronsoro beasaindarra, Ehunmiletan podium izandakoa, eta Lake Oiarbide idiazabaldar beteronoa, besteak beste. Gizonezkoetan iaz podium egin zutenetatik soilik hirugarrenak, Martin Mac-Gragh Amondarainek hartuko du parte. Harekin batera, Frantziatik, Erresuma Batutik eta Finlandiatik etorritako hainbat korrikalari ere izango dira, hiru hain zuze ere.
Emakumezkoetan ere, beste horrenbeste, iaz podiumean hirugarren postuan geratu zen Maria Sanchez Casado lehiatuko baita. Kasu honetan, Erresuma Batuko eta Mexikoko emakume banak ere hartuko dute parte MariMurumendi lasterketan.
«Lokatzarekin ez naiz eroso sentitzen, eta bero handiegiarekin ere ez»
«Beste batekin entrenatu nahi nuen lasterketa aurretik ez lesionatzeko»
Janire Lopez. Mendi korrikalaria
Gainera, lasterketa irekia izango da aurtengoa, nahiz eta, azken edizioko podiumean izan direnetatik bik baino ez dute lasterketa errepikatutko. Hala ere, nabarmena da parte hartzaile kopuruan izandko gorakada. Antolatzaileek esan dutenaren arabera, emakumezkoetan Ainara Urrutia izan daiteke lehen postua lortzeko aukera gehien dituena: «Azken urteetan distantzia horren bueltan oso emaitza onak loartzen ari da eta besteak beste Madeirako (Portugal)nazioarteko lasterketan, orain dela 2 aste, 2. postua lortzetik dator Oihana Azkorbebeitiaren atzetik».
Podiumeko beste bi postuei dagokienez, lasterketan bertan ikusi beharko dela diote. Gizonezkoen kasuan «zalantzarik gabe» lasterketa azkarra izango dela eta lehia oso estua egongo dela nabarmendu dute. «Iazko hiru, lau eta bosgarren sailkatuak ditugu, Martin, Unai eta Iñaki. Iñigo, besteak beste, Tolosako T3T lasterketan maratoi distantzia hirugarren postua egitetik dator.
Goierritarrak, barra-barra
«Nire lehenengo maratoia da. Orain arte 32 eta 35 kilometroko luzee artean ibili naiz, baina maratoi distantzian hau da lehenengoa», dio Gorka Imazek. Janire Lopez bera ere lehenengoz ariko da distantzia hauetan: «2019an hasi nintzen mendian korrika, eta iaz dezente lasterketa egin nituen». Hala ere, ultra distantziarik ez duela sekula egin adierazi du.
Lopez 2019an hasi zen mendian korrika, baina bere lagun Garaziren eraginez animatu zen parte hartzera. «Kirola egiteko garaian astakilo samarra naiz, eta beste pertsona batekin entrenatzea erabaki nuen maratoia egin aurretik ez lesionatzeko ». Beraz, Prestaketa lanetan hasteko, Peru Elosegi zaldibiarrari idatzi zion. Urtarrilaz geroztik egunero ari da entrenatzen Lopez, eta lasterketarako «gogoz» dagoela adierazi du igandetik aurrera bere kabuz berriro kirola lasai egiteko.
«Nire lehenengo maratoia da. Orain arte 32-35km-ko luzeeran aritu naiz»
«Normalean Legazpi inguruan eta Aizkorri aldean ibiltzen naiz entrenatzen»
Gorka Imaz. Mendi korrikalaria
Badu ordea zaldibiarrak objektibo argi bat: minik hartu gabe eta irribarre batekin lasterketa amaitzea. Horretarako, eguraldiak rol garrantzitsu bat daukala adierazi du: «Lokatzarekin ez naiz eroso sentitzen, eta bero handiegia egiten badu hidratazioa muskularki mantentzeko arazo gehiago izan ditzaket». Imaz, aldiz, objektibo berri baten bila aritu da buru-belarri, eta duela gutxi MariMurumendi lasterketaren ibilbidea ikustera joan dela azaldu du. Normalean, halere, Legazpi inguruan eta Aizkorriko mendilerroan ibiltzen da, gora eta behera.
Inguruko neska ugari
Marimurumendi mendi maratoiko proban 73 emakumezkok parte hartuko dute eta horietatik hamalau dira goierritarrak: Uxua Barandiaran, Josune Aldanondo, Elena Kalbillo, Maria Ezpeleta, Laida Elizegi, Itxaro Mendizabal, Igone Txintxurreta, Uxue Arrese, Itsaso Etxeberria, Nerea Iurrebaso, Alazne Jauregi, Irati Zubizarreta, Janire Lopez eta Lierni Agirre. Itsasondoarra da Jauregi; Mendizabal aldiz beasaindarra da eta iaz ere lehiatu ziren biak maratoian.