MariMurumendi ere martxan da
Ehunmilak trilogiako lasterketarik motzena, MariMurumendi ere martxan da. 08:00etan abiatu dira mendi maratoiko 350 korrikalariak. Ehunmilak proba luzeko korrikalariak helmugara iristen ari dira oraindik.
MariMurumendi mendi maratoiko 350 korrikalariak ere hasi dira dagoeneko korrika. 42 kilometro egin ondoren, 11:25ak aldera iritsiko dira lehenengo korrikalariak Beasaingo Loinazko San Martin plazako helmugara.
Pasaera orduak:
- Beasain: 08:00.
- Agorta: 08:25 – 09:00.
- Pagogorriaga: 08:55 – 10:10.
- Kizkitza (joanekoa): 09:15 – 11:00.
- Atxurtza (joanekoa): 09:30 – 11:20.
- Atxurtza (etorrera): 09:55 – 12:30.
- Kizkitza (etorrera): 10:15-13:15.
- Arriaran: 10:35 – 14:00.
- Agorta: 11:10 – 15:15.
- Beasain: 11:25 – 16:00.