Olentzero eta Mari Domingiren kanpainarako langile bila dabil Lenbur
Haurrekin lan egitea gustuko duten gazteak behar dituzte, ipuin kontalari, Olentzero, Mari Domingi eta laguntzaileen paperak egiteko. Hilaren 17ra arte aurkeztu behar dira curriculumak.
Lenbur Fundazioak azaroan eta abenduan egiten duen Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran lan egiteko langileak behar ditu, lan poltsa bat osatzeko. Haurrekin lan egitea gustuko duten gazteen bila ari dira, ipuin kontalari, Olentzero, Mari Domingi eta laguntzaileen paperak egiteko.
Asteburuetan eta jai egunetan lan egingo da, azaroaren hasieratik abenduaren 23ra arte, eta lan txanda desberdinak osatuko dira langile guztien artean. Interesa izanez gero curriculuma bidali behar da fundazioa@lenbur.com helbidera, uztailaren 17a baina lehenago.
Iaz, 8.500 bisita
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera arrakasta handia duen ekintza da, Euskal Burdinaren Museoan, Mirandaola parkean eta burdinolan gauzatzen dena. Iaz, azaroaren 5ean hasi zuen kanpaina Lenburrek, eta abenduaren 23ra arte luzatu zen. Bitarte horretan, 8.500tik gora bisitari jaso zituzten. Bisitari horietako askok, Mirandaola inguruaz gain, Legazpi ezagutzeko baliatzen dute eguna.