Aizpeako Meategia, Joseba Argiñanoren Sukalerrian saioan
Aizpeako meategiaren bisita gidatua egin du Iratxe Perezek gaurko Joseba Argiñako Sukalerrian saioan. Erreportajean burdinaren eta haren historiaren berri eman du Perezek.
Ia 1000 urtez egon ziren Zerainen burdina ateratzen. Gero, ordea, ingelesek bertan “potentzia” ikusi zutela eta urte luzez burdina ateratzen aritu zirela kontatu du Perezek. Gainera, ingelesek, egunean 40-50 tona inguru ateratzen zituztela ere aipatu du.
“Polborina” ere bisitatu du, eta bertan lana egitea nolakoa zen azaldu du.