2023/7/14

Eric Galvez alkatearekin batera, EAJko eta PSE-EEko zinegotziek osatuko dute Legazpiko Udaleko gobernu taldea

Legazpiko udalbatzak lehen osoko bilkura egin du gaur eguerdian, eta legealdi berrirako antolaketa finkatu du. Hiru batzorde sortu dituzte, eta dedikazio maila desberdinarekin lau zinegotzi liberatzea onartu dute.

Zegamatik Santiago de Compostelara, bizikletaz

Bidaia 48 orduan egiteko erronka egiten ari dira.

Ataungo Aia auzoko errepidea egonkortzeko lanak hasiko dituzte astelehenean

Sei hilabete iraungo dute lanek, eta bertako bizilagunek eta udal eta emergentzia ibilgailuek ez beste guztiek ezingo dute bertatik zirkulatu.

Iñaki Gurrutxaga

Udaleko batzordeak eratu eta karguetako ordezkariak izendatu dituzte Beasainen

Gobernu Batzordea ere eratu dute. Bertan talde politiko guztiek izango dute ordezkaritza. Aldaketa nabarmenena, osoko bilkuren ordua ordubete aurreratzea izango da

Bainujantzia eta botak hartuta

Beasain-Orio mendi martxa egingo dute gaur. Gazteen arteko sarea indartzea da helburua. Harremanak euskaraz sortu nahi dituzte.

Kerman Garralda Zubimendi

Saturrarango kartzelaren zuzeneko berri emango dute gaur Olaberrian

Olargi taldeak oroimen historikoaren ekitaldia antolatu du. Bost urtean preso eduki zuten Valentina Ruedaren historia kontatuko du Juana Santana biloba olaberritarrak. Ikuskaria jarriko dute.

Aimar Maiz

Astigarreta auzoa, xarma berezidun txokoa

Azken urteetan jende berria gerturatu da Astigarreta auzora. Bertan egindako berrikuntzek eta erromeriek bizitasuna ekarri diote honi. Igandean egingo da San Gregorio ermitako erromeria

HARA!

Odei Santxez eta June Saez goierritarrak Gastronomadak programan aterako dira

ETB-1en ikusi ahalko da saioa igandean, 22:00etan hasita. Zarautzen izango dira parte-hartzaileak.

Asteburuan Goierrin zer?

Aztiriko Santa Marina jaiak, Ordiziako Altamira auzoko jaiak, erromeriak Astigarretan eta San Kristobalen, Txamarretxeko jaia Zaldibian, kontzertuak, zinema kartelera... Kontsultatu asteburuko agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza

Kittu taldearen kalejira eta Ikatzako kideen naturako argazkiak, Uztakaleren gaurko proposamenak

Uztakale programa hirugarren astea amaitzera doa, eta musika eta irudia aukeratu ditu horretarako. Asteburuan Aztiriko jaiak ospatuko dira, eta hurrengo astean ere izango da zer egin Legazpiko kaleetan.

Bareak elkarteak beherapen azoka egingo du datorren ostegunean

Azokaz gain, ekintza desberdinak ere egingo dira egun guztian zehar, haurrentzat magoa eta DJ-a eta foodtruck-ak, esaterako.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa