Ataungo Aia auzoko errepidea egonkortzeko lanak hasiko dituzte astelehenean
Sei hilabete iraungo dute lanek, eta bertako bizilagunek eta udal eta emergentzia ibilgailuek ez beste guztiek ezingo dute bertatik zirkulatu.
Gipuzkoako Foru Aldundia GI-3151 errepideko ezpondetako lerradurak egonkortzeko lanak egingo ditu datozen sei hilabeteetan Ataungo Aia auzoan.
Obra horiek datorren urteko urtarrilaren 5an, Errege bezpera egunean, bukatzea espero du diputazioak, eta horrenbestez, hainbat neurri ezarriko ditu:
- Debekatuta dute ibilgailuek zirkulatzea GI-3151-eko 1,100 eta 3,200 KPen arteko galtzadan, bertakoak eta udal eta emergentzia ibilgailuak izan ezik.
- Txirrindulariek ere ezingo dute bide tarte horretan obrak iraun bitartean.
Harri-lubetaz egindako hainbat egonkortze lan, indusketaz betetako soberakin depositua egitea, drainaketa hobetzeko hainbat aktuazio egitea, errepidearen zoladura berritzea eta beste lan txiki batzuk egitea da aldundiaren asmoa.