Aztiriko festetan apustu solidario bat ere izango da etzi, erretegikoekin
Aztiria auzoko festetan, igandean, beste apustu solidario bat egingo dute Aztiriko Erretegikoek. Lakiolatarren aizkora eta aztiriar gazteen herri kirol erakustaldiaren ondoren –18:30ean hasiko da hori–, txingekin egingo dute apustua Mavy galiziarrak eta Izaskun euskaldunak, jatetxeko arduradunak biak.
Txingak eramanez nork gehien iraun da probaren araua, eta jokoan «igurtzitzailearen saioak» dago, festa-kutsuaren seinale. Tabernan porra bat antolatu dute; biltzen den dirua ONG Debra erakundearentzat izango da, tximeleta azalaren gaixotasuna dutenen elkartearentzat. «Beraz, animatu eta zatozte Aztiriara! Jai zoriontsuak auzotar eta herritar guztioi», opa dute antolatzaileek.
Bola lehiaketako sariak
Igande arratsean (18:00), Gipuzkoa mailako bola lehiaketa izango da Aztirian. Lehen lau gizonek diru sariak dituzte, 60 eurotik 30era, baita lehen hiru emakumeek (60, 50 eta 40) eta gazteak (30 euro) ere. Irabazle orokorrak txapela ere badu.