Euskal sukaldaritzaren historia, Igartubeitin
Igartubeiti baserri museoak Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa antolatu du, eta euskal kultura gastronomikoaren balioak eta berezitasuna ezagutaraztea ditu helburu. Erakusketaz gain, bisita gidatuak eta dastaketa bereziak ere eskainiko dituzte.
Erakusketa urte amaiera arte egongo da ikusgai, eta euskal gastronomiaren garrantzia eta belaunaldiz belaunaldi utzi duen legatua ezagutzera emango dute 4 saltsa “enblematikoen” bidez. Saltsa bakoitzak, gainera, lotura berezia du Euskal Herriko itsasoko zein lurreko produktuekin. Euskal sukaldaritzaren historia, tradizioak, protagonistak, paisaia gastronomikoak eta antzinako errezetak ezagutzeko aukera ematen du erakusketak.
Hiru bisita antolatu dituzte:
Bisita autogidatua: Doan.
Euskadi Gastronomika bisita: Bisita autogidatua, gilda pintxoa eta sagardo kopa: Sei euro. Hamalau urte artekoentzat bisita autogidatua, txokolatezko piruleta eta sagar zukua: Hiru euro.
Gastromuseums bisita: Euskadiko museo gastronomikoaren sareak eskainitako dastaketa. Uztailak 30 eta abuztuak hogei, 12:30ean. Hamabi euro.
Ekintza hauetarako beharrezkoa da izena ematea, eta online edo 618 0041 31, 943 72 29 78 edo 94372 51 07 zenbakietara deituz egin daiteke.