Igartubeitin udako ekintza ugari antolatu dituzte
Ezkioko Igartubeiti baserri museoak udako eskaintzen berri eman du, eta era guztietako ekintzak prestatu dituzte
Batetik, SagarTxotx! antolatu dute, sagar zukua ohiko prozesua jarraituz egiteko aukera ematen duen tailerra, hain zuzen. Uztaileko eta abuztuko asteazken guztietan egingo dute tailerra, 10:30ean. Tailerraren amaieran norbere sagar zukua dastatzeko aukera izango da gazta pintxo batekin batera. Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea.
Abuztuaren 5ean, bestalde, Urola Garaia Turismoarekin lankidetzan bisita gidatua antolatu dute. Hau, 12:30ean izango da.
Azkenik, bisita gidatu bat egin eta jarduera sagardotegiko menu batekin amaitzeko aukera ere eskaini dute. Honetarako, Igartubeitiko webgunea kontsultatzea gomendatu dute.