Odei Santxez eta June Saez goierritarrak Gastronomadak programan aterako dira
ETB-1en ikusi ahalko da saioa igandean, 22:00etan hasita. Zarautzen izango dira parte-hartzaileak.
Odei Santxez beasaindarra eta June Saez ordiziarra Gastronomadak programan aterako dira igandean. ETB-1en ikusi ahalko da saioa 22:00etan hasita.
Egoitz Txurruka eta Javier Riverok gidatutako sukaldaritza lehiaketa berria da Gastronomadak. Pasa den igandean izan zen lehenengo saioa, eta bi idiazabaldarrek parte hartu zuten: Ander Pexka eta Tarik Hassadek. Kasu horretan Bermeon izan ziren parte-hartzaileak. Oraingo saioan, berriz, Zarautzen izango dira.