Zaintzaileen oporrak eta laneko atsedenaldiak hizpide gaur, Legazpiko Emakumeen Etxean
Urola Garaiko Mankomunitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako arloak saio bat antolatu du, bereziki emakume migratu zaintzaile profesionalei zuzenduta.
Urola Garaiko Mankomunitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako arloak antolatuta, etxeko eta zaintzako langileen oporrei eta laneko atsedenaldiei buruzko saio bat egingo dute gaur Legazpiko Emakumeen Etxean, Saturnino Telleria kalean.
Saioa 16:00etatik 18:00etara bitartean izango da, eta Mankomunitateko lau herrietako emakume migratu zaintzaile profesionalei
dago zuzenduta batez ere.