Aizkolariak, herriko gazteen arteko lehia eta giza proba San Ignazion, igandeko herri kirol jaialdian
Aurten Legazpiko eta Urretxuko talde bana arituko dira giza proban elkarren aurka
Herri kirol jaialdi bete-betea agindu dute San Ignazio auzoko jaietako antolatzaileek, igande arratsalderako. Aizkolariak, herriko gazteak eta giza proba izango dira 18:30ean hasiko den jaialdiko protagonista nagusiak.
Aimar Galarraga eta Ainitze Zumeta aizkolarien jardunarekin abiatuko da jaialdia, eta ondoren, Legazpiko gazteek osatutako bi taldeen arteko lehia izango da; harri jasotzen, aizkoran, txingan, lokotxak biltzen, korrika eta trontzan arituko dira.
Giza proba hasiko da gero, eta iaz bezala Legazpi bertako gazteen taldea eta beteranoen taldea osatzerik izan ez denez, horren ordez Legazpiko eta Urretxuko talde bana izango dira elkarren kontra indarrak neurtzen. Jaialdiaren antolatzaileek diotenez, «pikea» ziurtatuta dago.