Makatzak bigarren saria eskuratu du Azpeitiko Baserritar eguneko gazta lehiaketan
Atzo egin zuten txapelketa, 24 partaiderekin. Mutrikuko Goienetxe izan zen irabazlea, eta Kortaria gaztandegiko Infernuko gazta hirugarrena. Mikel Mantxolak eta Agurtzane Gabiriak jaso zuten Makatzako saria.
Legazpiko Makatza gaztandegiak bigarren saria irabazi zuen atzo Azpeitian, Baserritarren egunaren barruan egindako Ardi Gazta Txapelketan. Aitor Mantxolak eta Agurtzane Gabiriak aurkeztutako gazta Mutrikuko Goienetxe gaztandegiko Beñat Egañaren gaztaren atzetik sailkatu zen. Hirugarren saria, Lekarozeko (Nafarroa) Kortaria gaztandegiko Infernuko gaztarentzat izan zen. Guztira 24 gaztagilek parte hartu zuten.
Txapelketaren sari banaketa plazako kioskoan egin zuten, eta bertan izan ziren Mantxola eta Gabiria garaikurra jasotzen.