Bi bikote, Santanazaleen ohiturari eusteko
Santa Ana Festetako Santanazaleen Eguna eta Kuadrillen Eguna da gaur. 1509tik egiten den ohiturari eustea lortu dute aurten ere, bi bikoteren parte-hartzearekin. Argazkiak albiste barruan.
Santa Ana Festetako Santanazaleen Eguna da gaur, Kuadrillen Eguna izateaz gain. Uztailaren 27an ohitura da ezkonberriek esku-dantza egitea. 1509tik egiten da, eta aurten ere ohiturari eustea lortu da. Bi bikotek parte hartu dute, beste zenbait dantzariren laguntzarekin eta Ordiziako Txistulariekin. Ordiziako Udalak ohiturei eusteko ahalegina egitea eskatu die ordiziarrei, “jai egitarau oparoa eta zabala bermatzeko”.