EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

2023/7/27

Festa giroa dakar udak

Goierri festaz lepo egongo da abuztuan. Legazpin, Idiazabalen eta Urbian San Inazio jaiak ospatuko dira; Gabirian, Zerainen eta Zumarragan, Andre Mariak. Itsason, Zegaman eta Brinkolan ere ospatuko dituzte festak

Aurtzaka Poloniako dantza jaialdian izango da abuztuan

Nowa Ruda herrian ospatuko den dantza jaialdian parte hartuko du talde beasaindarrak. 30 dantzari joango dira

Kuadrillen Eguna hasi da, Santanazaleen txupinazoarekin

Kuadrillen Eguneko txupinazoa bota dute bi bikoteek. Santa Ana Festetako azken eguna da gaur.

Bi bikote, Santanazaleen ohiturari eusteko

Santa Ana Festetako Santanazaleen Eguna eta Kuadrillen Eguna da gaur. 1509tik egiten den ohiturari eustea lortu dute aurten ere, bi bikoteren parte-hartzearekin. Argazkiak albiste barruan.

Gipuzkoako lizar kuttunak, goierritarrek landatuak

Urbiara doazen mendizaleei bidea erakutsi eta itzala ematen dieten zuhaitzetako batzuk zumarragar eta urretxuar talde batek landatu zituen. Zuhaitz horiek Beloki menditik eraman zituzten Urbiara.

Jon Mikel Insausti-Asier Zaldua

Enirio-Aralarrek onartu du urteko aurrekontua, lanetarako 150.000 utzita

Langile zerrenda ere onartu dute. Mankomunitateak basozain postu batekin segituko du.

Aimar Maiz

Legazpiko Kenpo Kai Bushido klubeko lau kide, munduko txapelketara

Eneko Uranga eta Unai Garitano legazpiarrak eta Iñigo Salegi eta Mikel Aranguren urretxuarrak dira lehiakideak. Tunisian jokatuko da, irailaren 27tik urriaren 2ra bitartean.

Tere Madinabeitia

Ion Izagirreri Ormaiztegin egindako harreraren bideoa

Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi du aurten Cofidis taldeko txirrindulari ormaiztegiarrak, eta hori ospatzeko ekitaldia antolatu diote jaioterrian.

Iñaki Gurrutxaga

Bidali udako zure argazkia

GOIERRIKO HITZA-K 18. urtez antolatu du udako argazki lehiaketa. Edonork har dezake parte, baina Hitzakide direnek sari bereziak irabazteko aukera izango da. Epea, irailaren 17ra arte.

Goierriko Hitza

Erreizabalgo Arantxa Segurola eta Juanjo Aranguren omenduko dituzte Artzain Egunean

Irailaren 3an ospatuko da Legazpin artzaintzari aitortza egiten dion festa. Gipuzkoako gazta lehiaketa eta artzain txakurren txapelketa jokatuko dira, besteak beste. Ameriketan artzain izandako bi anaia ere omenduko dituzte.

Brinkolako jaietako kantu bazkarirako izen-ematea irekita dago

San Agustin jaiak abuztuaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dira. Kantu bazkaria larunbatean egingo da, auzoko musikariek eta abeslariek girotuta.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa