Enirio-Aralarrek onartu du urteko aurrekontua, lanetarako 150.000 utzita
Langile zerrenda ere onartu dute. Mankomunitateak basozain postu batekin segituko du.
Enirio-Aralarko Mankomunitateak behin betiko onartu du 2023ko aurrekontua, eta ostegunean argitaratu zuen GAOn. Denera, 272.341,23 euro izango ditu erakundeak. Inbertsioen atalerako 150.030,16 euro bideratu dtuzte, pertsonal gastuetarako 66.693,94, eta zerbitzuen ordainketarako 30.750.
Langile zerrenda ere onartu dute. Mankomunitateak basozain postu batekin segituko du.
Ariztimuño Diputazioan
Gipuzkoako Foru Aldundian departamentuetako zuzendariak izendatzen jarraitzen dute. Nekazaritza arloko zuzendaritzan jarraituko du Arantxa Ariztimuño zegamarrak. Izena aldatu diote Mendi eta Natura Ingurune deitzen zen zuzendaritzari, eta Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusi izango da 23-27 epean Ariztimuño.