Kuadrillen Eguna hasi da, Santanazaleen txupinazoarekin
Kuadrillen Eguneko txupinazoa bota dute bi bikoteek. Santa Ana Festetako azken eguna da gaur.

Santa Ana Festetako Kuadrillen Egunari hasiera emateko, txupinazoa bota dute udaletxeko balkoitik Santanazaleen esku-dantzan parte hartu duten bi bikoteek, kuadrillak, blusa koloretsuekin, zain zeudelarik. Gaur Santa Ana Festetako azken eguna da.
Hau da egitaraua:
- 13:00. Kuadrillen irteera.
- 18:30. Euskal Herriko errekortadoreen erakustaldia, Idoiaga plazan.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira.
- 21:00. Kontzertuak Txosnagunean: J Martina, Maixa ta Malakias eta Muxutruk.
- 20:00-01:00. Indarkeria sexistarik gabeko gunea, Jaima informatiboa (Emagin), Nikolas Lekuona plazan.
- 23:30-02:00. Disko-Festa Xaibor DJrekin, Bazterretxe plazan.
- 23:00-00:30. Joselu Anaiak taldearen kontzertua, Garagartza Plazan.
- 00:30-03:30. Vulcano orkestraren ikuskizuna eta dantzaldia, Plaza Nagusian.