Lazkaon joandakoen oroimena, musikaz
Urte gogorra ari da izaten Lazkaon heriotzei dagokienez. Adinez gordin ziren herritar batzu-batzuk hil dira, 55-65 urte bitartekoak gehienak. Haien lagunek oroimen ekitaldi xumea bezain barnerakoia egin zuten, ostiral iluntzean, Lazkaon. TPT aurreko plazan, Pakea Garmendia akordeloilariak eta Joxe Esteban Urra txistulariak gidatu zuten kontzertua. San Prudentzio jaietan, Erlo tabernan egina zuten biek lehenago saio bat. Euskal kantak jo zituzten, eta jendeak abes zitzan hitzak orrietan banatu zituzten. Gustura kantatu zituzten zerbait hartuz elkartu ziren lagun ugariek, joandakoen gomutan.