Zorroztarri trikuharrian aurkitutako piezak Arkeologi Museoan daude
“Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak” izeneko erakusketa ikusgai jarri dute Bilboko Arkeologi Museoan, eta 2024ko otsailaren 4ra arte egongo da bertan. Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako trikuharrietan, zistetan, menhirretan, harrespiletan eta tumuluetan egindako ikerketa arkeologikoetan aurkitutako 150 jatorrizko pieza jarri dituzte. Erakusketan, besteak beste, Zorroztarriko trikuharrietako urrezko pieza txiki batzuk ere ikus daitezke.