Abuztuaren amaieran, bizikleta konpontzeko tailerra Lekanazpirekin
Izenak emateko epea irekita dago. Elkartean bertan egingo dute saioa, abuztuaren 30ean.

Lekanazpi elkarteak txirringa konpontzeko ikastaroa antolatu du abuztuaren30erako. Elkartean bertan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Oinarrizko aholkuak eta trikimailu baliagarriak partekatuko dituzte saioan zehar, eta amaieran, mokadu bat banatuko dute.
Elkarteko bazkideentzako doakoa izango da ikastaroa, eta gainerako partaideek 7 euro ordaindu beharko dute. Izena
emateko 611 040 487 zenbakira whatsap bat bidali behar da.