Metalezko eskulturak jarri dituzte ikusgai Joan Kruz ile apaindegian
German Sigwald artista donostiarraren brutoH izeneko bilduma da. Erakusketa irailaren hasierara arte egongo da zabalik.
Erakusketa berria dago ikusgai egun hauetan Legazpiko Joan Kruz ile apaindegian. German Sigwald artista donostiarraren metalezko eskulturak dira, eta irailaren hasierara arte egongo ikusi ahal izango dira.
German Sigwald Buenos Airesen (Argentina) jaiotako eta Donostian bizi den artista “multiindisziplinatua” da, eta Legazpira brutoH izenpean biltzen den metalezko eskultura bilduma ekarri du. Eskultoreak azaldu duenez, “brutoH izenarekin obren manufakturari berari, eta Butoh dantzaren estetikak suntsipenetik planteatzen duen berpizteari egin nahi diet aipamena”.
Ontzigintzarako erabiltzen den altzairuarekin eta zeparekin egindako pieza bakarrak dira, soldadura teknika desberdinak erabilita sortutakoak. Lau gai nagusitan banatzen dira: Donostia, Itsasoa, Patafisika eta Abstrakzio geometrikoa.
German Sigwaldek burdinaren Fe liburua aurkeztu du berriki, “materialak eta forma berriak urtzeari buruzko gogoeta bat”.