Oroimen ekitaldia egingo du igandean Legazpiko Sortuk
Kobazulo basoan egin dute hitzordua, "1975eko uztaileko zenbait gertakari" gogoratzeko. Abertzale guztiei egin diete deialdia.
Legazpiko Sortuk 1975eko uztaila gogoan izenburuko oroimen ekitaldia egingo du igandean, hilak 30, Kobazulo basoan. San Martin auzoko arkupean elkartuko dira 09:00etan, Arranoaitz mendi tontorraren azpi aldean dagoen Kobazulo basora joateko.
Kobazulo basoan, “1975eko uztaileko zenbait gertakari” gogoratuko dituzte. Ikurriñari omenaldia ere egingo diote, “gurekin ez daudenak gogoratuz”, eta musika, kantak eta mokadutxoa ere izango dira.
Abertzale guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira Legazpiko Sortukoek.