Gizarte Zentroa irekita egongo da abuztuan zehar
Taberna zerbitzurik ez da izango, baina instalazioak erabili ahal izango dira arratsaldez.
Legazpiko Gizarte Zentroa abuztuan zabalik egongo da, 17:00etatik 20:30era arte.
Taberna itxita egongo da, baina bertako instalazioak eta komunak erabilgarri egongo dira.
Herritar asko dira egunero Gizarte Zentroan elkartzen direnak eta zerbitzu hori, eta abuztuan zerbitzu hori zabalik mantentzea garrantzitsutzat jo du udalak.