Segurako jubilatuen urteroko kuota ordaintzeko epea irekita
Segurako Atseden jubilatu elkarteak jakitera eman duenez, urteroko kuota kobratzeko data zehaztu dute dagoeneko. Irailaren 5ean eta 6an egin ahal izango da ordainketa Atsedenen elkartean bertan, 18:30etik 20:00etara bitartean. 80 urtetik beherakoen kuota 10 eurokoa da; 80 urtetik gorakoek ez dute ezer ordaindu behar.
Segurako jubilatuen eguna
Bestalde, Segurako Udalak urtero antolatzen duen jubilatuen eguna, datorren irailaren 17an ospatuko dela ere aurreratu dute. Jubilatu eguneko bazkarirako ere izena eman ahal izango da Atsedenen elkartean bertan kuota kobratuko den egun eta ordutegi berean. Gainontzean, udaletxean bertan ere egin daiteke izen ematea, irailaren 7ra arte bulegoko ordutegian.