Irati Zubizarreta eta Aitor Zunzunegi Gorbeia Suzien proban Euskal selekzioarekin
Bihar jokatuko da Skyrunning World Series egutegiko proba Zeanurin (Bizkaia). Nesketan zein mutiletan hiruna lasterkari hautatu ditu Euskal Mendizale Federazioko hautatzaileak.

Irati Zubizarreta beasaindarra eta Aitor Zunzunegi legorretarra Euskal selezioarekin lehiatuko dira bihar Zeanurin (Bizkaia) jokatuko den Skyrunning World Series-etako Gorbeia Suzien proban. 31 kilometroko proba da, eta 2.400 metroko desnibel positiboa dauka.
Nesketan zein mutiletan hiruna lasterkari hautatu ditu Euskal Mendizale Federazioko hautatzaileak. Nesketako beste bi partaideak Onditz Iturbe eta Oihana Zubillaga dira, eta mutiletakoak Aitor Ajuria eta Markel Urigoitia.