Bihar, I. Beteranoen Topaketa eta Eibar RTren eta CD Pingüinos-en arteko partida izango dira Altamiran, eta afari herrikoia gauean. Afarirako sarrerak Kukuarri tabernan daude salgai.
Andoni Alustiza ZerainLabeko kideak eman du hasi berri den proiektuaren berri, 'Herri txikiak aurrera begira: energia burujabetzarako ideiak, ekimenak eta balioak' udako ikastaroaren barruan. Herrian energia komunitate bat sortzeko aurreneko pausoak eman dituzte.
Bihar jokatuko da Skyrunning World Series egutegiko proba Zeanurin (Bizkaia). Nesketan zein mutiletan hiruna lasterkari hautatu ditu Euskal Mendizale Federazioko hautatzaileak.
Hurrengo lau urteetarako zuzendaritza taldea eta lehendakaria aukeratuko dituzte. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten 101 ordezkariak elkartuko dira.
Langile batzordeak enpresaren "intransigentzia" salatu du, eta mobilizazioak egiten hasi da.
Borja Lizarragak Burdin Gym ireki berri du Legazpin. Kulturista da eta inguruan entrenatzeko toki aproposik ez zuenez, neurrira egindako gimnasioa jarri du martxan, gainerako herritarrei ere ateak irekiz.
Igandean bukatuko da GOIERRIKO HITZAk antolatutako Udako XVIII. Argazki Lehiaketan parte hartu duten argazkien artean zure gustukoenaren alde botoa emateko epea.
Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan izango da saioa, 22:30ean hasita.
Itsasondoko festak, Jtk Eguna eta Basherri Eguna Lazkaon, antzezlanak Ordizian eta Zegaman, Antioko musikaldia, zinema kartelera... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.