Jon Plazaola umoregilea Gaztelekuan izango da gaur bere bakarrizketa berrienarekin
Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan izango da saioa, 22:30ean hasita.
Jon Plazaola umoregile urretxuarra etxera bueltatuko da gaur, Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan izango baita, Tu-Tum, Platz! izeneko bakarrizketarekin. Saioa, 22:30ean hasiko da eta doakoa da.













