Uda amaierako jaialdia egingo dute Majori kiroldegian

Uda amaierako jaialdia izango da igandean Majori-Altamira kiroldegian. Puzgarriak egongo dira igerilekuan 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era haurrentzat. Giroa alaitzeko N-Lezz DJek musika jarriko dute, 15:00etatik 19:00etara.