Asteklimarekin bat egin dute Beasainen hainbat ekintza antolatuta
Jantzigintza jasangarriaren tailerra eta eztabaida, klima aldaketaren inguruko erakusketa eta haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango dira urriaren 1era arte.
Asteklima klima eta energiaren astearekin bat egin du Beasaingo Udalak. Hala, urriaren 1era arte, jasangarritasunaren eta klima aldaketaren inguruan kontzientzia sustatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.
Irailaren 26an, asteartea, Jantzigintza jasangarria tailerra eta eztabaida saioa izango da, 18:00etan hasita, udaletxean. Sarrerako bilera gelan izango da. Praka bakeroekin poltsak egingo dituzte eta jarraian egingo dute eztabaida saioa. Pertsona guztientzat irekia izango da.
Asteklimaren barruan antolatu dute ere, Klima aldaketari aurre erakusketa, Igartza jauregiko patioan. Erakusketa honetan, klima aldaketaren arazoa azaltzen da. Hezitzaile bat egongo da, sor litezkeen zalantzak argitzeko. Herriko ikastetxeetatik ere bertaratuko dira.
Amalurren ametsa ipuin kontaketa saioa ere antolatu dute, klima aldaketari buruz mintzo dena. Bost urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago. Honakoa, irailaren 27an, asteazkena, izango da, Beasaingo Udal liburutegian, 17.30ean hasita. Aforoa mugatua denez, izena eman behar da liburutegian bertan.