Beasaingo 2024 udal egutegirako argazkiak bidaltzeko azken egunak
Zahartzaro aktiboa islatu beharko dute aurkezten diren argazkiek. Irailaren 30a izango da lanak jasotzeko azken eguna.
Beasaingo udalaren 2024ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 30ean bukatuko da. Argazkilari eta argazkizaleek, zahartzaro aktiboa Beasainen gaia islatu beharko dute argazkietan. 2024ko egutegian, pertsona helduak gizartean duten papera nabarmendu nahi da, eta zahartzaroa gozatzeko, bizitzeko eta aktibo mantentzeko gogoa ere funtsezkoa dela adierazi nahi da. Argazki guztiak Beasainen ateratakoak direla edo Beasain dela ondo ikusaraztea ezinbestekoa da. Argazkiak bidaltzeko sakatu hemen.