'Izalbira', bihartik aurrera martxan
Bihar egingo dute lehenengo 'Izalbira', "konpainia onenean paseoak egitea" helburu duen ekimena.
Bihar hasiko da Izalbira, “paseo osasungarriak konpainia onenean” egitea helburu duen ekimena. Bihar goizeko hamaiketan egingo dute lehenengoa, eta urriaren 31 bitartean asteartero egingo dituzte ibilaldi hauek.
Plaza nagusian elkartuko dira paseoa egin nahi dutenak; baina eguraldi txarra egingo balu, frontoian egingo dituzte ariketak.