Pentsio publiko duinak eskatzeko protesta egin dute Beasainen
Pentsiodunen bizitza duintzeko 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatu dute.
Pentsio publiko duinen alde elkarretaratzea egin dute gaur Beasainen, Goierriko Pentsiodunek deituta. Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna izango dela ohartarazi dute, eta horren aitzakian, urriaren 2rako deitu dituzten mobilizazioetan parte hartzera ere deitu dituzte herritarrak.