Zeraingo adinekoak Lekeitiora egingo dute egun pasa
Santa Katalina Itsasargia izango da irteerako lehenengo geltokia, eta arratsaldean zer egin denen artean erabakiko dute.
Datorren larunbatean, hilak 30, Lekeitiora egingo dute egun pasa Zeraingo adindunek. Goizeko bederatzietan abiatuko dira autobus geltokitik, eta hamaika eta erdietan Santa Katalina Itsasargia ikusiko dute. Bazkaria Zubikoetxean egingo dute, eta arratsaldean zer egin bertaratzen direnen artean erabakiko dute. Udaletxean eman beharko da izena, eta asteazkena izango da horretarako azken eguna.