Ezkioko ikasturte berriko ikastaroak argitaratu dituzte
Zumba, tai-chi eta yoga dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak. Yoga urriaren 3an hasiko da; besteak hasi dira.
Ezkioko udalak iragarri du hiru ikastaro eskainiko dituztela 2023-24 ikasturtean: yoga, zumba eta tai-chi dira horiek. Yoga astearteetan izango da, 18:00etatik 19:30era. Zumba ere egun berean izango da, baina 19:45etatik 20:45era; eta, tai-chi, aldiz, ostiraletan izango da, 19:30etatik 20:30etara. Yoga urriaren 3an hasiko da; besteak hasi dira.
Yogaren kuota 35 eurokoa izango da, eta zumbarena eta tai-chirena, aldiz, 25ekoa. Antolatzaileek azpimarratu dute izena eman aurretik kirola probatzeko aukera egongo dela, eta izena eman nahi izatekotan, udaletxera joan beharko dela. Hala ere, telefono bidez ere egin daiteke inskripzioa 943 72 13 03 zenbakira deituta.