Santikutz eta Goizalde abesbatzek kontzertua egingo dute bihar
Azaroan Musika zikloko bigarren emanaldia da. Parrokian izango da, 20:00etan.
Legazpiko Santikutz abesbatzak gonbidatuta, Nafarroako Beriain herriko Goizalde abesbatzak kontzertua egingo du bihar larunbata, 20:00etan, Parrokian. Azaroan Musika Zikloko bigarren kontzertua izango da.
Marian Lasak zuzenduta, Santikutz koruko abeslariek egingo duten emanaldi labur batekin hasiko da kontzertua. Nafarrek, Jose Sanchez Fernandez izango dute zuzendari.
Sanchez Fernandez berak 1980an sortutako abesbatza da Goizalde. Zazpi urtez herriko ekitaldi guztietan parte hartu zuen, baita kontzertuak eskaini ere Nafarroako hainbat herritan. Baina 1987an eten egin zuen bere jarduera, eta 25 urtera hasi zen martxan berriz ere, hau da, 2014ean. Gaurko korala 28 ahotsek osatzen dute, eta herrian bakarrik ez, Euskal Herrian, Aragoin, Errioxan, Asturiasen, Leonen, Zamoran, Salamancan, Valladoliden eta Palentzian ere abestu izan dute. Oraingoan Legazpira iritsiko da, Santikutz abesbatzak gonbidatuta.
KONTZERTUAREN EGITARAUA:
SANTIKUTZ ABESBATZA
AMA (LESBORDES)
GOBBO SO PARE (C.JAUFRE)
OJOS BRUJOS (GONZALO ROIG)
CANT HELP FALLING IN LOVE (EJVIND DENGSO)GOIZALDE
AY, AGÜITA DE MI TIERRA (TRADICIONAL CHILENA)
A LA ORILLITA DEL RIO (ALFONSO RUIZ MARTINEZ)
NANA QUISQUILLOSA (ESTEBAN TOZZI – LEONOR)
PALOMA MENSAJERA ( J. RUIZ GASCH)
MAITIA NUN ZIRA (JOSÉ URUÑUELA)
ZORONGO (F. GARCIA LORCA)
SABOR DE HABANERA ( JOSÉ SÁNCHEZ FERNÁNDEZ)
ESTA TIERRA ( JAVIER BUSTO – FRANCISCO PINO)
GAVIOTAS (FAUSTINO C MORANDO)
ILUNABARRA (IGNACIO MOCOROA DAMBORENEA)
NAVARRA (JOSÉ MENÉNDEZ)
MAITE ( J. M BEOBIDE)
LA GOLONDRINA (POPULAR MEXICANA)BI ABESBATZAK ELKARREKIN
MAITIA NUN ZIRA (2ª Letra) (JOSÉ URUÑUELA)