Ehunmiletako hiru probetan izena emateko jarraibideak bideoan
Gaur arratsaldean, 17:00etan, zabalduko dute Ehunmilak ultra-trailean, Goierriko Bi Haundiak trailean eta Marimurumendi maratoian izena emateko epea. Albiste barruan argibide guztiak.

2024ko uztailaren 12a, 13an eta 14an jokatuko dira Ehunmilak proiektuko hiru probak, baina izena emateko epea gaur bertan zabalduko dute, 17:00etan.
Ehunmilak ultra-traila Coloradon (AEB) jokatzen den Hardrock 100 mile Endurance race lasterketarako kalifikagarria izango da, eta Goierriko Bi Haundiak traila, berriz, Euskal Herriko ultra kopako laugarren eta azken proba puntuagarria izango da.
Distantziak eta desnibelak egokitu egin dituzte 13. edizioari begira, eta proba bakoitzeko partaide kopurua honakoa izango da:
- Ehunmilak Ultra-Traila (171km) → 550 partaide (bai banaka zein taldeka).
- Goierriko 2 haundiak traila (90km) → 550 partaide.
- Marimurumendi maratoia (42km) → 350 partaide.
Izena emateko jarraibideak ondoko bideoan kontsulta daitezke:
EHUNMILAK ULTRA-TRAILA
- 2023eko azaroaren 9an arratsaldeko 17:00etan irekiko da izena emateko epea eta izen emate prozesua ohikoa edo zuzena da.
- Rockthesport-eko webgunean egin behar da izen ematea (https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/ehunmilak_2024).
- Bete eskatutako datuak eta ordainketa egin. Jarraian izena emandako ziurtagiria iritsi behar zaizu jarri duzun emailera eta izen ematea ondo burutu bada honako link honetan agertu beharko da zure izena (https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/ehunmilak_2024/partehartzaile-zerrenda).
- Gogoratu izen ematea guztiz ontzat emateko (dortsal zenbakia izateko) mediku eta gaitasun txostena bidali behar zaiola antolakuntzari dagokion izen emate epearen barruan (https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria-bidali/).
GOIERRIKO BI HAUNDIAK ETA MARIMURUMENDI
- 2023eko azaroaren 9an arratsaldeko 17:00etan irekiko da izena emateko epea. Izen ematea pausatuagoa da. Izen ematea probaren arabera webgune hauetako baten bidez egin:
- Rockthesport-eko webgunean:
g2h https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/g2h_2024
mmm https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/mmm_2024 - Horretarako, bete eskatutako datuak eta ziurtatu izen-emate prozesua guztiz bukatu duzula (“itxaron-zerrendan amaitu” botoia sakatuz). Izena emandako ziurtagiria iritsi behar zaizu jarri duzun emailera.
Izen-emate ordenaren arabera itxarote zerrenda bat osatuko da. Izena emandako korrikalari guztiak joango dira itxarote zerrendara. - Korrikalariak izena ematen duen momentuan ezagutuko du itxarote zerrenda horretan duen postua. Horretarako, esteka honetan sartu beharko da:
○ g2h https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/g2h_2024/partehartzaile-zerrenda
○ mmm https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/mmm_2024/partehartzaile-zerrenda - 2023ko azaroaren 9ko arratsaldeko 18:00etan itxarote-zerrendan dauden lehen 550 (g2h) eta 350 (mmm) korrikalariek izango dute izena-emandakoen zerrendara pasatzeko aukera. Horretarako, korrikalariak aplikazioan jarri duen emailera, email bidez, mezu bat bidaliko zaio ordainketa egiteko jarraitu beharreko pausoak eta sartu beharreko esteka adieraziz.
- Korrikalariak 72 orduko epea izango du ordainketa egiteko. Behin hori eginda, izena emandakoen zerrendara pasako da. Epe horretan izen-ematea formalizatu ezean, lasterketako plaza galduko da.
- Ordainketa egin ondoren izena emandako ziurtagiria iritsi behar zaizu jarri duzun emailera eta izen ematea ondo burutu bada honako link honetan agertu beharko da zure izena:
○ g2h https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/g2h_2024/partehartzaile-zerrenda
○ mmm https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/mmm_2024/partehartzaile-zerrenda - Gogoratu izen ematea guztiz ontzat emateko (dortsal zenbakia izateko) mediku eta gaitasun txostena bidali behar zaiola antolakuntzari dagokion izen emate epearen barruan (https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria-bidali/).
- Izena emandakoen zerrendan bajarik balego, itxarote-zerrendan dauden korrikalariei deituko zaie itxarote zerrendako ordenaren arabera.