EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Ehunmilak proiektua osatzen duten lasterketetako distantziak eta desnibelak egokitu dituzte

Aurrerantzean, ofizialki, Ehunmilak ultra-trailak hiru kilometro gehiago izango ditu, eta Goierriko Bi Haundiak trailak bi.

ehunmilak 24

Ehunmiletako antolakuntza batzordeak lasterketetako distantzia eta desnibelak egokitu ditu. Iturri horien esanetan, azken urteetan jaso dituzten inkesten emaitzetan “maiz” ateratzen ziren proiektua osatzen duten lasterketek dituzten distantzia eta desnibelari buruzko zalantzak.

“Hori kontuan izanda, azken urteetan gailu eta aparatu desberdinak erabiliz eskuratu ditugun track ezberdinen azterketa egin dugu. Ondoren, informazio guztia topografo batek aztertu eta egiaztatu du. Azkenik, dauden desbiderapenak ikusita aldaketak egitea erabaki dugu”, azaldu dute.

Ondorioz, honela geratu dira lasterketetako luzerak eta desnibelak:

  • Ehunmilak Ultra-Traila (171km / D+ 10.500m)
  • Goierriko 2 haundiak traila (90km / D+ 5.500m)
  • Marimurumendi maratoia (42km / D+ 2.300m)

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa