Haurren lehen sorospenei buruzko ikastaroa egingo du Legazpiko Udaltzaingoak
Udaltzaingoak antolatuta, lehen sorospenei buruzko ikastaroa egingo dute Legazpin hilaren 12an, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat propio diseinatua. Ikastaroa Kultur Etxean egingo dute, 17:00etan hasita.
Lehen laguntzetako funtsezko teknikak ikasiko dituzte bertan partaideek, besteak beste, bihotz-biriketako bizkortze maniobrak (BBB) egiten, eztarria trabatuz gero nola jokatu, eta larrialdi egoeretan haurren segurtasuna eta osasuna bermatzeko funtsezkoak diren beste prozedura batzuk, hau da, haurrei eragin diezaieketen larrialdi egoerei eraginkortasunez erantzuteko oinarrizko trebetasunak.
Ikastaroan hogei pertsonentzako tokia dago, eta gurasoei, zaintzaileei eta komunitateko kideei dago zuzenduta. Aurrerago horrelako ikastaro gehiago egin daitezke. Parte hartzeko 943 10 96 62 telefonora deitu behar da.
Legazpiko Udaltzaingoak espero du ekitaldi honek “nabarmen lagunduko duela haurren segurtasunean eta komunitate prestatuagoa sustatuko duela”. Ildo horretan, duela hilabete batzuk bide hezkuntzari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen.