Legazpiri aztarna utzi dioten uneen kontakizuna, hitzaren eta musikaren bidez
Xegun Altolagirre gidoilariak eta gidariak, Edurne Zabalo klarinete jotzaileak, Gorka Hermosa akordeoilari eta konpositoreak, Blanchard String soka taldeak eta Marta Zabaleta piano jotzaileak 'Aztarnetan' ikuskizuna eskaini zuten atzo arratsaldean. Latxartegi goraino bete zen.
Aztarnetan ikuskizunak goraino bete zuen Latxartegi aretoa atzo iluntzean. Musika eta hitza uztartuz Legazpiren historiaren zertzelada batzuk eskaintzeko helburua zuen emanaldiak Xegun Altolagirre gidoilaria eta gidaria, Edurne Zabalo klarinete jotzailea, Gorka Hermosa akordeoilari eta konpositorea eta Blanchard String soka taldea izan zituen protagonista, Legazpin aspaldian jotzen ez zuen Marta Zabaleta piano jotzailearekin batera. Guztien artean, Legazpiko herriari aztarna utzi dioten uneen kontakizuna egin zuten.
Ikuskizun honek udaleko Kultura sailak antolatutako Azaroan Musika zikloa itxi zuen.