Udanan jaiotza jarri du aurten ere Jose Luis Arzuagak
Legazpiarra 2006an hasi zen errepide ondoan jaiotza jartzen. Betiko zuhaitz enborra ezin izan du erabili aurten, eta estalpe berri bat egin du handik metro batzuetara.
Betiko lekutik goraxeago, baina aurten ere jarri du jaiotza Udanako mendatean Jose Luis Arzuaga legazpiarrak, 2006tik datorren ohitura beste urte batez berrituz.
Oñatitik Legazpira igotzen den errepidearen ondoan dago jaiotza, eskuin aldean. Orain arte San Jose, Maria eta Jesus haurtxoaren estalpea egiteko erabili izan duen pagoaren enborra oso hondatuta zegoen, eta errepidean metro batzuk gora egin eta bertan kokatu du jaiotza, oso-osorik berak egindakoa, izar handi baten magalean
Ohi bezala, abendu hasierako zubi honetan jarri du jaiotza Arzuagak, errepide horretatik igarotzen diren gidari, txirrindulari eta motorzale guztiekin “Gabon izpiritua partekatzeko” helburuarekin.