'Atzoko Egialde' liburua aurkeztuko dute bihar Latxartegin
Felix Ibargutxi eta Eva Aztiria dira egileak. Aurkezpenaren ondoren, liburua erosteko aukera izango da.
Burdinola elkarteak Atzoko Egialde liburuaren aurkezpena egingo du bihar Latxartegin, 12:00etan. Felix Ibargutxi kazetaria eta Eva Aztiria irakaslea dira egileak, eta biak arduratuko dira aurkezpenaz. Ekitaldiaren amaieran liburua erosteko aukera izango da.
Egialde (edo Hegialde) osatzen duten auzoen historia jaso dute lanean egileek, dauden eta dagoeneko ez dauden baserrien informazioa eta argazkiak bilduta.