Legazpiko parrokiak 25. jaiotza lehiaketa jarri du martxan
Lanak urtarrilaren 4ra arte entregatu daitezke elizan bertan. Irabazleen izenak urtarrilaren 6ko eukaristian emango dira jakitera.
Legazpiko eliza nagusiak 25. jaiotza lehiaketa jarri du martxan gaur, hilak 22. Lanek entregatzeko epea urtarrilaren 4an amaituko da. Partaideek parrokiara bertara eraman beharko dituzte lanak, mezak hasi aurretik. Lanetan egileen izenak eta adina jarri beharko dira.
Lehiaketaren irabazleen izena urtarrilaren 6an emango da jakitera, eukaristian zehar. Lehiaketaren 25. edizioa denez, opari berezia zozkatuko da partaideen artean.