Legazpiko udalak 13 milioi euroko aurrekontua onartu du 2024rako
EAJk eta PSEk alde bozkatu dute, eta EH Bilduk eta Legazpiko Berdeek abstentzioa eman diote gobernu taldearen proposamenari.
Legazpiko Udalak 13 milioi euroko aurrekontua onartu du 2024rako, gaur goizean egindako osoko bilkuran. Datorren urterako diru kontuak EAJren eta PSE-EEren aldeko zazpi botoekin eta EH Bilduren eta Legazpiko Berdeak+Independenteak taldearen sei abstentzioekin onartu dituzte. Udalak 13.029.628 euro izango ditu zehazki 2024. urteari aurre egiteko. Legazpiko Udalak inoiz izan duen aurrekonturik altuena da.
Udalak lau arlotan banatu du 13 miloi horien banaketa: politika, lurraldea, herritartasuna eta antolaketa. Lurraldea arloko Gizartekintza, Berdintasuna eta Lankidetza partida da handiena, 2.357.930 eurorekin, hau da, aurrekontu osoaren %39,20arekin.