Aldaketak datoz asteburuan Latxartegi zineman
Aurrerantzean, Programacion Areto enpresa arduratuko da zinemaren kudeaketaz. Astebururo lau saio eskainiko dituzte, eta hilean bitan baita zine klub saioa ere. Astelehena ikusleen eguna izendatu dute, eta sarrera merkeagoa izango da.
Latxartegi aretoko zinema jarduerak aro berria hasiko du asteburu honetan. Zinema saioak areagotu egingo dira, eta Zine Klub Legazpi elkartearen ordez, Programacion Areto enpresa arduratuko da kudeaketaz aurrerantzean.
Urtarrileko lehen asteburu honetatik aurrera, zinema saio gehiago eskainiko dituzte, asteko lau: larunbatetan 19:00etan, igandeetan 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenetan, 19:30ean. Sarrera orokorrak 6 euro balioko du, eta igande arratsaldeko haurren saiokoak 4 euro. Astelehena ikuslearen eguna izango da, eta sarrera 5 euroan izango da.
Zine komertzialaz gain, zine klub saioak ere izango dira Latxartegin aretoan, hilean bi ostiraletan, 19:00etan. Zine Klub Legazpik programatuko ditu horiek.
Enpresa berria
Zinema saioen kopurua handitzeaz gain, filmen berritasuna ere hobetu egingo da, tituluak estreinatu eta gehienez ere bi astera Legazpin izango direlako ikusgai. Pelikulen informazioa kontsultatzeko eta sarrerak erosteko webgunea lehengo bera da: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/.
Ibilbide berri honetan Programacion Areto enpresak kudeatuko ditu emanaldiak.
URTARRILEKO PROGRAMAZIOA
Zine komertziala
– Ocho apellidos marroquis. Larunbata 6 (19:00), igandea 7 (19:30), astelehena 8 (19:30).
– La navidad en sus manos. Igandea 7 (17:00).
– Los colores del incendio. Igandea 14 (19;30), astelehena 15 (19:30).
– Trolls 3. Todos juntos. Igandea 14 (17:00).
– Yo, Capitan. Larunbata 20 (19:00), igandea 21 (19:30), astelehena 22 (19:30).
– Wish: el poder de los deseos. Igandea 20 (17:00).
– Los que se quedan. Larunbata 27 (19:00), igandea 28 (19:30), astelehena 29 (19:30).
– Migration. Bidaia hankaz gora. Igandea 27 (17:00).Zine kluba
– El valle de la esperanza. Ostirala 12 (19:00).
– Un verano con Fifi. Ostirala 26 (19:00).