Errege Magoen irudiarekin argazkia, Gizarte Zentroan
Kafetegiko arduradunek jaiotza berezi bat jarri dute sarreran, eta txoko bat egokitu dute erregeekin argazkiak atera ahal izateko, lehen Olentzerorekin egin zuten bezala.
Gizarte Zentroko kafetegiko arduradunek jaiotza berezi bat jarri dute sarreran. Hasieran Olentzero panpina handi bat jarri zuten bertan, eta txoko bat egokitu zuten haurrek harekin argazkiak ateratzeko. Orain, Errege Magoen irudi handi bat jarri dute, eta horrekin ere argazkiak ateratzeko aukera dago.
Legazpiar guztiak daude gonbidatuta Gizarte Zentroko kafetegiko erregeekin argazkiak ateratzera.