Aitziber Makazagak irabazi du Legazpiko Errege bola saria
Larunbatean jokatu zen txapelketa, 28 bolariren partaidetzarekin. Lau emakumezkoak ziren, eta 24 gizonezkoak. Zeraindarrak 36 birlekin lortu zuen garaipena.
Zeraingo Aitziber Makazagak irabazi du Legazpiko Errege bola saria. Larunbatean jokatu zen txapelketa Danantzako elkarteak antolatuta, 28 bolariren parte hartzearekin, lau emakumezko eta 24 gizonezko.
Makazaga zeraindarrak 36 birlekin lortu zuen garaipena. Bigarren postuan Juan Pedro Agirre legazpiarra geratu zen 34 birlekin, hirugarrenean Iban Berasategi segurarra 33 birlekin, eta laugarrena Jose Luis Agirre legazpiarra, 33 birlekin












