Legazpiko Udalak eskerrak eman dizkie erregeen kabalkadako partaideei
Euria eta eguraldi hotza egin aurren, kabalkadak herria zeharkatu zuen, hutsik egin gabe. Ibilbidean eta plazako amaierako ekitaldian bildu ziren legazpiarrei ere luzatu die eskerra.
Euripean eta eguraldi hotzarekin egin da aurten Errege Magoen Kabalkada Legazpin, beste herri askotan bezala, eta udalak eskerrak eman dizkie bertan parte hartu zuten guztiei, eta ibilbidean zehar eta plazako amaiera ekitaldian bildu ziren legazpiar guztiei.
“Argi zuziak eta musika instrumentuak hartu, eta haur eta nagusiei gozokiak eta opariak banatu zizkieten guztiei” luzatu die udalak eskerra, baita ere Korosti dantza taldeari “ekitaldia antolatzeagatik”eta Legazpi Musika Bandari eta Santikutz abesbatzari “oraingoan ere bertan egoteagatik”, eta “Errege Magoei eta morroiei, Ormazarreta zalditegiari, eta Jaiotza osatu zuten haurrei”. Udalak Jon Aliste eta Iker Zeberio ere gogoratu ditu, haien gidaritzapean atera zirelako “turuta eta danbor jotzailea gazteak”, eta Xaloa estetikari ere eskerrak eman dizkio.