Kontrol sozialaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte Legazpiko Gaztetxean
Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, ostiralean eta larunbatean egingo dituzte. Hitzaldi bat, film baten proiekzioa eta autodefentsa tailerra prestatu dituzte.
Legazpiko gaztetxea. ARGAZKIA: Tere Madinabeitia Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, Kontrol sozialaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte Legazpiko Gaztetxean ostiralean eta larunbatean, hilak 12 eta 13.
Ostiraleko 18:30ean hasiko dira jardunaldiak, Zergatik areagotzen da kontrol soziala? izeneko hitzaldiarekin, eta gauean jarraituko dute, La Haine izeneko filma proiekzioarekin, 22:30ean. Larunbatean, azkenik autodefentsa saio bat egingo dute, 11:00etan hasita.













