Nerea Andueza da iazko udal egutegiko azken irabazlea
Legazpiko Udalak aurten argazki zaharrekin kaleratu duen egutegian ere lehiaketa bat dago hilero. Urtarrilekoan, irudian agertzen den plazaren izena asmatu behar da.
Nerea Anduezak irabazi du Legazpiko Udalaren iazko egutegiko abenduko lehiaketa, eta herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela jaso du Eric Galvez alkatearen eskutik. «Abenduko eguna, argitu orduko …» zen osatu beharreko esamoldea, eta falta zen hitza ‘ilunak’ zen. Guztira 200 erantzun zuzen jaso ditu udalak, eta Nerea Andueza suertatu da irabazle zozketan,
Aurtengo udal egutegiak ere badu lehiaketa bat hilero. Ignazio Agirre Montegik XX. mendearen hasieran ateratako irudiak ditu egutegi berriak, Gorka Gomezek adimen artifiziala erabilita koloreztatu dituenak, eta hil bakoitzean galdera bat agertzen da. Urtarrilekoan, irudian agertzen den plazaren izena asmatu behar da. Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.